Jokin Bildarratz Eudel EAEko udalen elkarteko presidente eta EAJko kideak esan duenez, "EAk datozen hauteskundeetan sekula baino independente gehiago izango ditu zerrendetan", eta iradoki du horietan ezker abertzaleko jendea egongo dela.
"Ezker abertzalea hauteskundeetan izango da, estrategia erabakita baitago. Ez dakit A aukerarekin izango den —ez du ematen [Sorturen auziagatik]–, edo B, C edo D aukerekin, baina era batera edo bestera bai", esan du gaur Bildarratzek Radio Euskadin.
Tolosako alkatea da hura 2003tik.