Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, EAJ, PP eta PSE-EEren botoekin, gaitzetsi egin ditu hilaren 27an burua estalitako hainbat lagunek edukiontzi batzuk erre izana eta egun berean Goikoetxea-Basabe sendiaren baserrian mehatxu pinkaketak agertu izana. Bildu bi bozketetan abstenitu egin da.
Bilduri "positiboa" iruditu zaio bietan gaitzespena egitea, baina azaldu du bozketetako testuak ez direla "bakerako pausoa" eman beharraz mintzo eta argitu du horregatik jo duela abstentzioaren alde. Koalizioaren ustez, "garai politiko honetan" udalak ezin du gaitzespen soilean geratu behar, "baizik eta konponbide demokratiko eta negoziatu baten alde lan egin behar du".
Udalak atera duen oharrak dio aipatutako bi erasoak "euskal gizartearen bake nahiaren eta bizikidetzaren aurka" doazela.