Bildu: «Espetxe politika oraindik PSOEren esku dago»

2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Espetxe politika «oraindik» PSOEren esku dagoela adierazi du Bilduk. Gainera, azaldu du Patxi Lopezek esandakoa «bide egokian egindako pausoa» dela, baina hitzak bide egokian doazen arren, koalizioak honako hau esan du: «Hitz horiek ez dira nahikoak, ez behintzat, titular batean geratuko diren edo moduren batean gauzatuko diren jakin bitartean». Horrez gain, adierazi du Euskal presoak Euskal Herrira gerturatzeko errebindikazioak preso horien eskubideak «errespetatzea» esaneta adierazi nahi duela. Era berean, gogorarazi du Espetxe Politikaren Legeak dioen bezala betetzea «Patxi Lopezen alderdikide diren PSOE eta Espainiako Gobernuari» dagokiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.