UPDk Bildu eta Amaiur legez kanpo utz ditzaten eskatzeko mozioa aurkeztu du gaur goizean Kongresuan. Espainiako Parlamentuan horren inguruan eztabaidatzera behartu nahi du UPDk, PP eta PSOE iritzia ematera behartuz. Eskaera Kongresuko mahaiak Amaiurren eta UPDren taldearen inguruan erabakia hartu behar duen egunean egin du Rosa Diezen alderdiak. Argudiatu dute biak ere Batasunaren ondorengo direla. PP eta PSOE Amaiurren konplizetzat jo ditu Diezek, eurengatik dagoela Kongresuan ordezkatua adieraziz.
Mariano Raxoi (PP) Espainiako gobernuburu izango denak ez du legez kanporatzearen aukera baztertu. "Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak arrakastaren aukera ikustean baino ez lukete jarriko helegitea", esan du gaur gauean.
UPDk berak jakinarazi du Asturiasko Foroarekin akordioa lortu duela, talde parlametarioa lortzeko behar duen portzentaira iristeko helburuarekin.