Bilduk 150 hautetsi bildu ditu genero politikak aztertzeko
BILBO. Feminismoa «gizarte aldaketaren» ardatzetako bat izatea ahalbidetuko duten genero politikak aztertzeko, 150 hautetsi elkartu zituen atzo Bilduk Abadiñon (Bizkaia). Emakumeen parte hartzea sustatu nahi dute, eta talde feministekin elkarlana handitzea. «Politika publiko guztietan ezinbestekoa da genero ikuspegia kontuan hartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu