udal hauteskundeak

Bilduk alkatetza lortu du Arbizun, Iturenen, Iturmendin eta Lakuntzan

Udal hauteskundeak egin ziren atzo Nafarroako zenbait udalerrietan. Guztira 21 alkatetzan izango ditu koalizioak Nafarroan. EAkoa izango da Trebiñuko Torreko alkate-auzoa.

2011ko azaroaren 21a
11:35
Entzun

Bildu koalizioak lau alkatetza eskuratu zituen atzo Nafarroako zenbait udalerrietan egin ziren udal hauteskundeetan. Arbizun, Iturenen, Iturmendin eta Lakuntzan irabazi ditu udal hauteskundeak Bilduk, eta horiekin guztira 21 alkatetza izango ditu Nafarroan. Arbizun eta Lakuntzan ez zen hauteskunderik izan maiatzaren 22an hautagaitza independenteak (aurkeztu ziren bakarrak) legez kanpo utzi zituztelako Batasunarekin zerikusia zutelakoan.

Derecha Navarra y Españolak atzo Garinoaingo alkatetza lortu zuen. Aurkeztu zen hautagaitza bakarra zen, eta hemezortzi boto jaso zituen. Nieves Cipres izango da alkate. Horrek eta alderdi eskuindarreko beste arduradun batzuk herritik Foruzaingoak zainduta ospa egin behar izan zuten zenbait herritarrek kargu hartuta.

Lukinen ere hautagaitza bakarra zen DNE baina boto bakar bat jasozuen eta ez du alkatetza eskuratuko. Lukindarrek 93 boto zuri eman zituzten. Udal hauteskundeak egin ziren gainerako herri eta kontzejuetan hautagaitza independenteak nagusitu dira.

EAkoa izango da Trebiñuko Torreko alkate-auzoa

EAk irabazi ditu Trebiñuko Torreko hauteskundeak, gehiengo osoarekin, eta David Dulanto Estavillo izango da alkate-auzoa. Bost boto posibleetatik lau jaso ditu EAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.