Bilduk bi hiri ereduren arteko talka ikusi du Kukutza auzian

2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Bilduren ustez, Kukutza III proiektuaren auzian agerian geratu da Bilbon bi hiri eredu daudela aurrez aurre. Bata, Iñaki Azkuna alkateak gidatua eta «indarkeriaz inposatua». Bertan, «interes pribatu eta espekulatiboak lehenesten dira, eta inbertsio gehienak erdigunera bideratzen», Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak azaldu duenez. Horren seinale da, haren aburuz, auzoekin eta «elitismotik kanpoko kultura eta giza adierazpenekin» Azkunak agertutako «mespretxua».

Eta aurrez aurre, beste eredu bat irudikatu du Ibaibarriagak: hiritar eta auzoen beharretan pentsatutako hiria. «Azkunaren politiken kontra sortutako elkartasun uholdeak frogatu du Bilbon alternatiba bat sortzeko muskulua dagoela»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.