Legezko izatea «uzten» dion diskurtsoa ekintzen bidez isla dezan exijitu zion atzo Espainiako Barne ministro Antonio Camachok Bilduri, eta «zalantzarik eta zirrikiturik gabe» ETA «errefusa» dezan eta talde armatuari desager dadin eska diezaiola. Horrela mintzatu zen Camacho, Espainiako Ser irrati katean.
PSE-EEko eledun Jose Antonio Pastor, berriz, erabat konbentzituta mintzatu zen atzo, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek irailean aurkeztuko duen Elkarbizitzarako Plana izango duen eraginaz. Pastorren iritziz, plan horrek «bakea azkartuko» du eta ezker abertzaleak ETA desager dadin eskatzera eta biktimen papera onartzera bultzatuko du.
Ikasturte politikoaren hasiera. Hauteskundeei begira
Bilduk ETA desagertzeko eska dezala exijitu du Camachok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu