Bilduk ezin izan du ekitaldian parte hartu
IRUÑEA. Bilduk salatu du UPNk ez zuela gonbidatu koalizioa Iruñeko udal ordezkariek Baionara egiten duten urteroko bisitan parte hartzera. Bilduk dio «harreman eta senidetasun tradizio zabalak» elkartzen duen Baiona moduko euskal hiriburura joango liratekeela, «dudarik gabe». Horregatik, UPNri jarrera «antidemokratikoa» zuzentzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu