udalak

Bilduren esku dauden udalek ez diote dirurik emango Eudeli

Koalizioak EAEko udalen elkarteari buruzko funtzionamenduaz eta helburuez hitz egin nahi du berriro ekarpen ekonomikoa egiteko.

2013ko urtarrilaren 22a
14:46
Entzun

Bildu koalizioak jakinarazi du bere esku dauden udalek ez diotela dirurik emango Eudel EAEko udalen elkarteari, horrek jarrera aldatzen ez duen bitartean. "Elkartearen funtzionamenduari eta helburuei buruzko eztabaida zabaltzen ez den artean" eten du ekarpen ekonomikoa Bilduk.

Haren bost ordezkarik gaur Donostian emandako prentsaurreko batean esan dute Bilduren asmoa Eudeleko kide izatea dela eta EAEko udalen elkartea eta Udalbiltza "bateragarriak" direla. "Sentsibilitate eta eredu desberdinen arteko gutxieneko akordioa" nahi du koalizioak Eudelen.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ia ehun udal daude Bilduren esku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.