«Bilduren kontrako aliantza» kanpainan sartu dela salatu du ahaldun nagusiak
Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren lana babestu zuen atzo Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. EAJk, PSE-EEk eta PPk «Bilduren kontrako aliantza» osatu dutela adierazi zuen; hondakinen kudeaketaren eztabaidari heldu beharrean «zirku mediatiko» bat sortu eta hauteskundeetarako kanpaina egiteko baliatzen ari direla aurpegiratu zien Garitanok. Markel Olano EAJko batzarkideari oroitarazi zizkion 2007an elkarrizketa batean esan zituenak: alegia, diputazioak mankomunitateen eta udalen erabakiak errespetatu eta lagundu behar zituela. Diputazioak orain horixe egin duela esan zuen, eta EAJri mintzatu zitzaion: eskatu zion ahalegina egiteko hondakinen gainean eskumenak dituzten erakundeen artean adostasunak lortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu