Bilduren zerrenda guztien kontra egiteko «akordioa»

2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
PPko Askatasun Publikoen eta Justiziako koordinatzaile Federico Trillok atzo baieztatu zuen: PPk akordioa hitzartu du Espainiako lehendakariorde eta Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabarekin, «Bilduren hauteskunde zerrenda guztien kontra egiteko». Trillok berak azaldu zuen Rubalcabarekin bildu zela iragan ostegunean, eta orain zerrenden aurka egiteko «bide eraginkorrena zein izan litekeen» aztertzen ari direla, «koalizioaren aurka zuzenean jotzeak zailtasun teknikoak baititu eta luzeago joko bailuke». Dena den, PPko zuzendaritzako kideak esan zuenez, «akordioa erabatekoa da Bilduren iruzur-formula hori erabiltzen duten hautagaitza guztien aurka egiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.