Bildurentzat erabaki politikoa da meskita ez baimentzea
BILBO. Jarduera baimena bai, baina obra lizentzia ez dio eman Bilboko Udalak Pablo Alzola kaleko meskitaren egitasmoari, eta, ondorioz, zentroa ezingo dute oraingoz ireki. Bilduren ustez, «erabaki politikoa» izan da, meskita irekitzearen aurka agertu izan baitira udal ordezkariak azken hilabeteetan usu. Hala, «lege trikimailu» bat erabiltzea egotzi die: «Meskitaren bultzatzaileei ez zaie inoiz obra lizentziarik eskatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu