Bilera bat egin dute erabakimenaren aldeko eragileekin

2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Estatugintzari buruzko jardunaldiak baliatuta, EH Bilduk bilera bat egin du Europan erabakitzeko eskubidearen alde lanean ari diren zenbait eragile politikoren ordezkariekin. Eskoziako Common Weal taldeko Robin McAlpine, Kataluniako ANCko Elisenda Paluzie —biak ala biak jardunaldietan parte hartzeko asmoz etorri dira Euskal Herrira— eta Gure Esku Dago-ko Anjel Oiarbide egon dira bileran, eta EH Bilduren aldetik Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak eta Jone Goirizelaia eta Maddalen Iriarte legebiltzarkideek parte hartu dute.

Bileraren atarian, Otegik esan du estaturik gabeko nazioek badutela «beste lurralde eredu bat» Europan indarrean dagoenari kontrajartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.