Bihar goizeko 9:00etan emango dio hasiera Nazioa Eztabaidaguneak talde sustatzaileak mahai gainean jarritako lau txostenak eztabaidatzeko bilera irekiari. Txostenen araberako launa lan-talde osatuko dituzte, bakoitzak bere atalaren gainean hitz egin dezan, eta helburu nagusi bezala, Euskal Herriak nazio bezala aurrera egin dezan oinarrizko abiapuntuak zehaztea dute.
Hasierako eztabaida horien ondoren, Alec Reid Ipar Irlandako apaizaren hitzaldia egongo da. Reidek Ipar Irlandako bake prozesuaz hitz egingo du eta Irlandako egoera politikoaz ere mintzatuko da.
Halaber, Eusko Alkartasunek beren kideei eztabaidagunean parte hartzeko deia egin die, bi baldintza jarriz: "norbanakoaren ideologari errespetua, norberaren ideologiari uko egin gabe".
Nazio eztabaidagunea
Bilera irekia egingo dute bihar Leioan, talde sustatzaileak aurkeztutako lau txostenak sakontzeko
Nazio Eztabaidaguneak bilera irekia egingo du bihar Leioako (Bizkaia) campusean. Bilgune horren helburua Euskal Herriak nazio modura aurrerapusuak emateko oinarrizko zutabeak adostea da. Horretarako, talde sustatzaileak ekarpenak jaso eta azterketak egiteko aurkeztu zituen lau txostenak eztabaidatuko dituzte. Gonbidatu berezien artean, Alec Reiz apaiz irlandarra dago, eta Ipar Irlanda bizi duten bake prozesuaz hitz egingo du. Ildo horretatik, Eusko Alkartasunak bere kideei bilkura horretan parte hartzeko dei egin die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu