Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto gehien duen alderdia izan da EAJ, eta hark jarri du martxan alderdien arteko lehen bilera saila. Ordezkaritza handiena duenarekin hasiko dira, eta talde txikienarekin bukatu. Bilboko Sabin Etxean izango dira batzar guztiak, EAJren egoitza nagusian. Hara egutegia:
-Irailaren 29an (osteguna), 11:30ean, EH Bildu.
-Irailaren 30ean (ostirala), 11:30ean, Elkarrekin Podemos.
-Urriaren 3an (astelehena), 12:30ean, PSE-EE.
-Urriaren 4an (asteartea), 13:00ean, PP.
EAJk adierazi duenez, "ahalik eta lasterren" osatu nahi du Eusko Jaurlaritza berria. "Azaroaren amaierarako". "Gobernu indartsu eta egonkorra" nahi duela jakinarazi du, eta "akordi zabalen" inguruan ere aritu nahi duela, baina gobernu osaeratik bereizita.