Gizartea

Bilgune Feministak festa parekideen alde eta eraso sexisten aurka kanpaina jarri du abian

2008ko uztailaren 24a
16:29
Entzun
Udaran hiri eta herri askotan ospatzen diren festak direla-eta, Euskal Herriko Bilgune Feministak emakumeen parte-hartzean oinarritutako "jai parekide eta herrikoien" aldeko eta eraso sexistei aurre egiteko kanpaina jarri du martxan.

Horrela, elkarteak dei egin nahi die festa batzorde guztiei erasoen aurrean "dinamika sendo eta iraunkor bat artikula dezaten, eraso ororen prebentzioan eta gertakariei erantzuteko orduan".

"Erasotzaileak jai espazioetatik kanporatu behar ditugu, ez dugu onartzen inolako eraso sexistarik", azpimarratu du gaur Bilgune Feministak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.