Genero INDARKERIA

Bilgune Feministaren arabera, beste eraso sexista bat izan da sanferminetan

Miren Arangurenek Euskalerria Irratian esan du 40 urte inguruko emakume bat bortxatu dutela

2011ko uztailaren 12a
14:59
Entzun

Miren Aranguren Bilgune Feministako kideak Euskalerria Irratian esan duenez, hiru dira guztira sanferminetan bortxatuak izan diren emakumeak. Arangurenek azaldu du, 16 eta 22 urteko bi emakumeez gain, 40 urte inguruko emakume bat ere bortxatu dutela jakin ahal izan dutela.

Bilgune Feministako ordezkariak salatu du Iruñeako Udaletxea sexu erasoen aurrean "informazioa ezkutatzen" ari dela, "udaltzaingo eta epaitegietara joan gara datu gehiago izateko eta oso informazio gutxi eman digute".

Atzo bertan elkarretaratzea egin zuten Iruñean eraso sexistak salatzeko Gora Iruñeak. Iruñeko Peñek eta Andrea elkarteak bat egin zuten protesta ekitaldiarekin, eta ehunka lagun bildu ziren Eraso sexistarik ez! lelopean.

Iruñeako Udaletxeak ez du oraindik atzo izandako gertaeren inguruan adierazpenik egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.