Bilgune Feministaren deiak babes zabala jaso du
BILBO. Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko gaur Bilbon egitekoa duten manifestazioak babes zabala jaso du. Bilgune Feministak egin du kalera ateratzeko deia. 18:00etan hasiko da protesta, Arriaga plazan. Han izango dira ezker abertzalea, Aralar, Sare Antifaxista, ESK eta EHGAM, besteren artean. Emakumeen aurkako erasoak bukatzeko beste gizarte eredu bat ezinbesteko dela aldarrikatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu