Biltzarra egingo du Aralarrek, datozen bi urteetarako ildoak zehazteko asmoz

ERREDAKZIOA BILBO
2006ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Aralarrek hurrengo bi urteetan izango dituen ardatz nagusiak finkatzea helburu hartuta, III. Biltzarra egingo du datorren asteburuan, hilaren 18an eta 19an, Bilboko Euskalduna jauregian. Biltzarraren aurkezpena atzo egin zuten Aralarreko zuzendaritzako kide diren Patxi Zabaletak, Mikel Basabek, Fernando Heviak, Xabier Sarasuak eta Iñaki Aldekoak. Ezkerra Berri leloa izango du biltzarrak.

Datozen bi urteetarako lan ildoak finkatzeaz gain, zuzendaritza taldea ere hautatuko dute militanteek. Hamar lagun guztira. Biltzarrean parte hartuko duten militanteek zortzina lagun aukeratu ahal izango dituzte zuzendaritzarako.



ZUZENKETAK. Aralarren zuzendaritzak biltzarrean eztabaidatuko den oinarrizko txostena landu eta militanteei igorri zien. Ekarpenak jasotzeko prozesua ireki zuten horrela. Atzo jakinarazi zutenez, testuak 86 zuzenketa jaso ditu eta horietako erdiak onartu dira biltzarrean eztabaidatzeko. Horietaz gain, beste 50 zuzenketa ere eztabaidatuko dituzte datorren larunbatean eta igandean egingo duten biltzarrean. Zuzenketak Aralarren dauden sentsibilitateen adierazpide direla azaldu zuten atzoko aurkezpenean.

I. Biltzarra Gasteizen egin zuten 2002an, eta II.a 2004an egin zuten Donostian. III.a Bilbon egingo dute.

Larunbatean hasiko da biltzarra, ekitaldi ireki batekin. Hainbat alderditako ordezkariak daude bertara gonbidatuak. Eta igandean, eguerdi aldera amaituko dute zuzendaritza berriaren aurkezpenarekin.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.