Bihar BERRIA-n

"Biltzarrak aukeratu nau ni"

Udazkeneko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigaia nor izango den aukeratzeko kanpaina atzo abiatu zuen EAEko Ahal Dugu-k. Ildo kritikoaren hautagaia da Juan Luis Uria.

jarraia125173.jpg
Berria
2016ko uztailaren 23a
10:39
Entzun

Datorren asteko ostiraletik igandera bitarte, Ahal Dugu-ko kideek aukeratu ahal izango dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako alderdiaren lehendakarigaia.

Bi aurkeztu dira: Juan Luis Uria mediku eta antropologo eta Osalan elkarteko presidentea, eta Pili Zabala GALek bahitu eta hildako Joxi Zabalaren arreba eta hezkuntza arloko funtzionarioa. Uriak ordezkatzen du zuzendaritzarekin kritiko den joera, eta Zabala zuzendaritzak proposatu du.

Elkarrizketa bana argitaratuko du BERRIAk. Bihar, Uriarena; eta asteartean, Zabalarena. Hona hemen Uriaren erantzun batzuk:

"Ni aktibistek osatutako biltzarretatik nator; kezkatuak zeuden ez zegoelako hautagairik. Gure kasuan, proiektua horizontala da. Alderdiak joera desberdinak izateak aberasgarria dela iruditzen zait. Esan bezala, batzuek horizontalki planteatu dute, eta besteek, bertikalki. Baina nahastuta egon naiteke".

 "Iruditzen zait Iglesiasek irristaldi bat izan zuela nire adiskide Pili Zabalari buruz iritzia eman zuenean, ostegunean. Alderdiaren organoak neutralak dira izatez, eta Iglesiasek neutrala izan beharra dauka lehendakarigaia zein den jakin arte".

"Denekin hitz egin behar dugu. Proposatuko digutena aztertu behar dugu, guk denak entzungo ditugu: Idoia Mendia, Arnaldo Otegi, EAJ... Espero dut Madrilen hemen ez gertatzea ezkerreko aliantzarekin gertatu dena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.