Unibertsitatea

"Biolentziaren eta inposaketaren adibide" dela esanez erantzun dio IAk Perez Iglesias errektoreari

Atzoko istiluen arduradun izatea egotzi dio. Biharko hauteskundeeta "abstentzio aktiborako" deia egin du.

2008ko maiatzaren 21a
14:57
Entzun
Atzo EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusean gertatutako istilu larriak errektoretza taldearen jarreraren ondorio direla iritzi dio gaur IA Ikasle Abertzaleak taldeak; errektoretza taldearen "jarrera antidemokratikoaren" ondorio. "3 urte hauetan biolentziaren eta inposaketaren adibiderik garbiena eta exekutore nagusia errektoretza taldea eta bere buru den Juan Ignacio Perez izan dira", esan du IAko ordezkari batek gaur Donostiako Ibaetako campusean egin duten agerraldian.

Hain zuzen ere, atzoko liskarren harira indarkeria darabiltenek unibertsitatean ez dutela lekurik esan zuen Perez Iglesiask errektoreak. IA bat etorri da baieztapen horrekin, baina indarkeria erabiltzen duena errektore taldea dela zehaztu du.

EHUn bihar egingo dira errektorea aukeratzeko bozak, eta egungoa, Perez Iglesias da hautagai bakarra. IAk "abstentzio aktiborako" deia egin du: "Ostegunean abstenitzen denak, ostegunean abstentzio aktiboa praktikatzen duenak biolentoak eta inposatzaileak bere lekuan jarriko ditu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.