Etzi hasi eta larunbatera bitartean egingo dute azoka, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta hainbat elkartek antolatuta. Bultzatzaileek euskaraz eta gaztelaniaz iragarri zuten ekitaldia, baina joan den astean desagertu zen egun batetik bestera afixetatik euskarazko esaldia, eta, hutsunea betetzeko, argazkia handitu dute, eta ekitaldiaren bi babesle berri agertu dira.
I Feria de biomasa forestal de Navarra: una energia alternativa y económica azoka Nafarroako Ingurumen Baliabideen Nafarroako Zentroak antolatu du —Nafarroako Gobernuaren fundazioa da—, Iruñeko Udalarekin batera, eta Saltoki, Honeyweel, Giroa eta Smurfit Kappa enpresen babesarekin.