AHT

Biriatuko etxearen jabeek eta CADE elkarteak salaketa jarri dute egoitzaren bortxatzeagatik

Goizean Belgikako D2S International enpresako bi langile AHTaren lanetako bibrazioek toki horretan izan dezaketen eragina neurtzera joan dira, RFF AHTa egiten duen enpresaren aginduz, herriko etxearen baimena izan gabe.

2013ko otsailaren 21a
15:15
Entzun

Iduri duenez, D2S International enpresak posta elektroniko bat bidali zuen Biriatuko herriko etxera, bibrazioak neurtzera zihoazela esateko, baina auzapeza kanpoan zen eta ez zuen horren berririk. AHTa Biriatuko toki horretan azpitik pasatzekoa dela eta, tunela egiteko lanen bibrazioekin lekuak nola erreakzionatzen duen neurtzera joan dira.

Gaur goizean bi langileak neurketa egitera joan dira, baina ez zuten beharrezkoak dituzten baimenak, eta jabeak poliziari eta CADEkoei hots egin die. CADEkoek bidea itxi eta Poliziak Hendaiako polizia etxera eraman ditu bi langileak. Prefeturaren baimena badutela esan dio RFFk BERRIAri, 2010ekoa, baina iduri denez ez dute herriko etxearena.

AHTa egiteko lanak geldituak dira une honetan Ipar Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.