POLITIKA

"Birzentralizazioaren aurka" batera aritzea aztertu dute Jaurlaritzak eta Kataluniako Gobernuak

"Ekimen politiko eta juridikoak" abiatzeko aukera izan dute aztergai Josu Erkorekak eta Joana Ortegak.

Joana Ortega, Iñigo Urkullu eta Josu Erkoreka. IREKIA
2015eko martxoaren 20a
11:26
Entzun

Autogobernu espazioak birzentralizatzeko, etengabe higatzeko eta hondatzeko prozesuari" aurre egiteko, elkarlanean aritzeko aukerak aztertu zituzten atzo Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Publikoko sailburu Josu Erkorekak eta Kataluniako Gobernuko presidenteorde Joana Ortegak.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak harrera egin zion Ajuria Enean Ortegari. Kataluniako Gobernua "birzentralizazioaren liburu beltza" prestatzen ari dela-eta, horren inguruko interesa azaldu zuenErkorekak. Liburu horretan, Kataluniako autogobernuari kalte eginez Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak bilduko dituzte.

Erkorekaren esanetan, argitalpen hori Jaurlaritzaren kezkekin "sintonian" dago. Hortaz, bi gobernuko ordezkariak berriro bilduko dira Kataluniako Gobernuak agiri hori amaitzean, Madrilen neurrien aurka "salaketa bateratua" aurkezteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.