presoak

Bisitetarako oztopoak jartzen dizkietela-eta, gose eta egarri greba hasi dute Moulins-Yzeureko bi presok

Ander Geresta eta Jabi Abaunza euskal presoak dira erabaki hori hartu dutenak. Bisita jaso aurretik biluztu eta uzkia arakatu nahi izan diete, eta uko egin diote baldintza horri.

2010eko abuztuaren 3a
09:52
Entzun
Azken asteetan Moulins-Yzeureko espetxean (Frantzia) bisitak jasotzeko jarri dizkieten oztopoak salatzeko gose eta egarri greba hasi dute Ander Gerast eta Joseba Abaunza euskal presoek. Aministiaren Aldeko Mugimenduak agertu duenez, azken hiru asteburuetan bisita jaso aurretik biluzteko eta makurtzeko eskatu diete espetxezainek, hartara uzkia arakatzeko. Euskal presoek uko egin diote baldintza hori betetzeari, eta, ondorioz, zigor ziegetara eraman dituzte. Egoera hori salatu nahi dute Gerestak eta Abaunzak gose eta egarri grebarekin.

Bi horiekin batera beste bi euskal preso ere badaude kartzela horretan: Ismael Berasategi eta Iñaki Lizundia. Hala ere, botikak hartzen dituztela-eta horiek biek ez dute protestaldian parte hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.