Alarde publikoak, parekideak, hainbat erakunderen eta alderdiren babesa izan zuen atzokoan; Irunen izan ziren, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Iñigo Lamarca Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoa, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea.
Alarde parekideak ez zuen, ordea, herriko alkate Jose Antonio Santanoren (PSE-EE) babesik izan. Santanok udaletxean egin zien ongietorria alarde tradizionaleko ordezkariei —emakumeak soilik kantinera gisa onartzen ditu—, baina ez parekidekoei.
07:40an abiatu zen alarde tradizionala Urdanibia plazatik, eta 10:10ean parekidea. Ainhoa Ruiz de Arbulo izan zen alarde parekideko generala, laugarren urtez. Arratsean, berriz, parekidea abiatu zen lehenago (17:30ean), eta tradizionala gero (18:30ean).
Festa giroan ospatu zuten eguna alarde bateko zein besteko kide eta jarraitzaileek.