Euskal presoak

Bittor Tejedor gaur kanporatuko dute Kanadatik

Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dute. Duela urtebete atxilotu zuten, Vancouverren.

2008ko ekainaren 16a
17:10
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, Bittor Tejedor Bilbao euskal presoa gaur kanporatuko dute Kanadatik, eta bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera. Inmigrazio arduradunek ekainaren 2an kanporatu egingo zutela esan zuten arren, azken unean kanporatzea atzeratu egin zuten.

Tejedor 2007ko ekainaren 1ean atxilotu zuten Kanadan, Vancouver hirian. Ordutik Fraser Regional Correctional Centre-n eduki dute preso, "oso baldintza gogorretan", Askatasunak dioenez. "Orain, nahiz eta Kanadako epaitegiek Espainian tortura existitzen dela adierazi, Tejedor kanporatua izango da, Espainiak ez eskatu arren". Askatasunak dio hura 1988an "bortizki torturatu" zutela Frantziatik kanporatu eta Guardia Zibilaren esku utzi zutenean.

Presoaren abokatuek salaketak sartu dituzte Nazio Batuen Erakundeen Torturaren Aurkako Batzordean eta Kanadak Madrilen duen enbaxadan,, Bittor inkomunikatu ez dezaten eskatuz.

"Gogor salatu nahi dugu Espainiak oraindik tortura erabiltzen duela jakitun izan arren, herrialde ezberdinek euskal iheslari politikoak atxilotu, espetxeratu eta Espainiako polizien esku uzteko duten axolagabekeria, areago berauen aurkako froga bakarrak ere torturapean egindako deklarazioak direnean", esan du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.