Bitxi denda bat erre da gaur goizean Donostian, Antigua auzoan, lapurreta batean, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak eraikina jendez hustu egin behar izan dute.
Heriz pasealekuan izan da gertaera, 4:40ak aldera. Lapurrak zulo bat eginda sartu dira bitxi dendan eta, soplete batekin dendako kutxa gotorra irekitzen saiatu direnean, sua piztu da. Kutxa barruko ezer ez dute eraman; dena dela, Ertzaintza aztertzen ari da dendan zerbait lapurtu duten.
Eraikineko bizilagunak 6:40ean itzuli ahal izan dira etxera.