Askazibarrek 74 urte dauzka, eta Topaseko (Salamanca, Espainia) espetxean egon da preso. Adinagatik eta adinari loturiko hainbat osasun arazogatik Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko eskaera egin izan du, baina ez dizkiote eskariak aintzat hartu.
18/98 sumarioan espetxeratutako hainbat lagun libre geratzen ari dira azken asteetan, zigorrak beteta. Jexux Mari Zalakain irailaren 27an askatu zuten, eta Jose Luis Elkoro irail hasieran. Javier Salutregik urriaren 20an du kartzelatik irteteko eguna.