Askapena, Eguzki, Mewando Sarea, Ekologistak Martxan, Kakitzat eta Komite Internazionalistak erakundeek deituta, hainbat lagunek bizkleta martxa egin dute gaur Barakaldotik Getxora armagintzaren eta gastu militarraren aurka. Bizkaiko arma enpresa nagusienetakoen ateetara joan dira, eta industria militarra zibil bihurtzeko exijitu dute "iragan hurbil batean horren ereduak" daudela nabarmenduz; adibide moduan, Orbea bizikleten fabrika aipatu dute, hasieran pistola, errebolber eta antzeko armak fabrikatzen baitzituen.
Martxaren deitzaileen arabera, Euskal Herriko armagintzan ehun enpresa inguruk hartzen dute parte, eta sektore honek estatuan duen garrantzia %15-20 tartean jarri dute. Bizikleta martxa goizeko 11:00etan atera da Bizkaiko Foru Aldunditik, Bilbon. Mobilizazioan Victor Hugo Garrido parte hartzekoa zen, 2009ko txirrindularitza paralinpiko munduko txapelduna.