gizartea

Bizikletan zihoan 75 urteko gizon bat hil da Gasteizen, ibilgailu bat jota

2012ko abenduaren 10a
13:17
Entzun

Bizikletan zihoan 75 urteko gizonezko bat hil da Gasteizen, 4x4 ibilgailu bat jota, Udaltzaingoak gaur esan duenez. Larunbatean izan zen ezbeharra, goizeko bederatzi eta erdiak aldera, Gamarrako Atea eta Artapadura kaleen artean. Txirrindularia istripua izandako unean zendu zen. Buruko kaskoa bazeraman.

Ibilgailuko gidariak negatibo eman zuen alkoholemia proban, baina positibo toxikoetakoan. Auzi medikuak, hala ere, adierazi du gidatzeko moduan zela.

Zapatuan bertan bizikletan zihoan 20 urteko mutil bat arin zauritu zen Gasteizen, auto bat jota. Gidariak positibo eman zuen alkoholemia proban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.