Etxealditik Euskaraldira

Bizipenak partekatzeko eguna

Gaur amaitzen da erronken fasea, eta igandean Etxealditik Euskaraldiaren amaieran sareak, leihoak eta balkoiak egun hauetan izandako bizipenekin betetzera deitu dute.

2020ko apirilaren 30a
10:10
Entzun

Zazpigarren erronka eguna da gaurkoa. Joan den ostiralean hasi zen Etxealditik Euskaraldiaren erronken fasea, eta zazpigarrena eta azkena, hain zuzen ere, aste honetako bizipenak partekatzea izango da: "Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea proposatu dugu #EtxealditikEuskaraldira egitasmoa amaitzeko. Eman begiratu bat proposamenari".

"Zer sentitu duzue", "non izan dituzue erraztasunak?", "non zailtasun handiagoak?", galdetzen du Kike Amonarrizek gaurko bideoan. "Bizipen bat aukeratu, eta emaiozue nahi duzuen forma", gaineratzen du Rita Aldabaldetrekuk: "BBideoa, argazkia, marrazkia, bertsoa, pankarta...". Horretarako, hiru eguneko epea eman dute. Helburua baita igandean sare sozialak, balkoiak eta leihoak horiekin batetzea.

Lau fase ditu Etxealditik Euskaraldira dinamikak: aurkezpena apirilaren 20an egin zuten; hausnarketa fasea asteartea eta osteguna bitartean izan da; atzo hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena hasi zen; eta bukaerako ekitaldia, maiatzaren 3an.

Lehen erronkan, euskaraz jolastera deitu zuten, eta bigarrengoan, lagun artean euskaraz online poteoa egitera. Hirugarrenean, berriz, bazkalorduan eta ondoren euskaraz aritzeko erronka bota zuten. Astelehenean, funtsezko langileentzako esker oneko mezuak zabaltzera deitu zuten. Asteartean, berriz, bosgarren egunean, lehen hitza euskaraz egiteko deia egin zuten. Seigarren erronkan film bat euskaraz ikusi eta haren inguruko solasaldi bat izateko deia egin du Itziar Ituño aktoreak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.