Bizkaiko arrantzaleek Bermeon egin dute bilera eta bertan erabaki dute berriro itsasora joatea. Horrez gain, Elena Espinosa Espainiako Arrantza ministroaren eta Juan Carlos Martin Fragueiro Espainiako Arrantza idazkari nagusiaren dimisioa eskatzea erabaki dute. Antxoaren kostera zabaltzea ekarri zuen erabakiaren ardurari buruz "sektorea engainatzeagatik".
Aurelio Bilbao Bizkaiko Kofradien Federazioko idazkariak azaldu duenez, aste hau geldik igaro ostean arratzara itzuli beste aukerarik ez zaie geratzen arrantzaleei. "Ez dakigu nolako diru-laguntzak izango ditugun, agian beste espezieren bat, baina arrantza egiten saiatu behar dugu". Kostera zabalik dagoela gogorarazi du: "Norbaitek 500 kilo antxoa harrapatzeko zortea badu, arrantza egin behar du kostera itxita ez dagoelako".
Bestalde, Jaime Tejedor Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidenteak azaldu du Hondarribian bildu diren Gipuzkoako arrantzaleek datorren astelehenean arrantzara itzultzea erabaki dute.
"Antxoa agertzen bada, ongi etorria izan dadila", azpimarratu du Tejedorrek. Hala ere, azaldu du itxaropenak oso urriak direla eta onena kostera ixtea litzatekeela.
Arrantza
Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleak berriro itsasoratuko dira "beste aukerarik ez dutelako"
Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleek antxoatan jarraitzea erabaki dute eta itsasora itzuliko dira. Bizkaiko Kofradien Federazioko iturrien arabera, erabaki "beste aukerarik ez dutelako" hartu dute. Jaime Tejedor Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak azaldu du, arrantzaleek "ezin dutela denbora gehiagoz lehorrean egon".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu