IMMIGRAZIOA
Bizkaian 10.000 langile atzerritar «desagertu» dira
Duela hiru hilabete erregularizaziorako ez ohiko prozedura hasi aurretik, Miguel Angel Fernandez Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkariak aurreratu zuen 18.000 langile atzerritar inguruk izango zutela bertan euren egoera legeztatzeko aukera. Guztira 8.138 eskaera jaso dituzte. Fernandezek dio orain horiek direla guztiak, lehen emandako datua zaharkituta zegoela. Adierazpenak sutan ipini ditu Harresiak Apurtuz koordinadorako kideak, «gezurra» direlako, «edo gezur izan zirelako arinago esan zizkigunak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu