Jaurlaritzako ikuskatzaileek 1.125 dozena arrautza erretiratu dituzte Bizkaiko hainbat taberna eta jatetxetatik. Gaixoek jan zituzten tortillen laginak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta, ikerketa horri esker, erabilitako arrautzak "non eta noiz" erosi ziren argitu dute. Ondoren, gaixotasuna eragin duten arrautzen sortak baztertu dituzte merkatutik.
Bildutako informazioa Espainiako Elikadura Segurtasun eta Nutrizio Agentziara bidali dute, hark beharrezko neurriak har ditzan arrautze horiek ekoitzi diren guneetan.
Gaixotu diren 40 lagunetatik, bakar bat dago ospitaleratuta une honetan. Aurretik, baina, beste bederatzi lagun ospitaleratu behar izan dituzte.