Zornotzako Uxarte sagardotegian eman diote hasiera Bizkaiko txotx sasoiari. Alex Txikon mendizale lemoarra izan da inaugurazioaren “enbaxadorea”. Hark zabaldu ditu aurten upelak, eta txotx egin lehenengo.
Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko lehendakari Jose Antonio Zamalloa pozik dago aurtengo sagardoarekin. Aitortu du klimak eragina izan duela eta hainbat arazo sortu dituela sagar loreetan. Baina bildutako sagarrak “osasuntsuak eta kalitate onekoak” izan dira: “Aurtengo sagardoa erraz edateko modukoa da, freskoa eta oso orekatua. Kolore bizia du, eta zapore are mingotsagoa”, azpimarratu du.
Txotx garaia
Bizkaian ere ekin diote sagardo sasoiari
Alex Txikonen bitartez hasi da; sagardoa, kolore bizi eta zapore mingotsekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu