Bizkaian, Getxon eta Basaurin egingo ditu primarioak PSEk

Juan Manuel Gonzalez aurkeztu da Bizkaian; EAJrekin gobernu akordioak egitearen aurka azaldu da

2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
BILBO. Araba eta Gipuzkoako PSEn ez da zerrenda alternatiborik aurkeztu datorren urtean egingo diren udal eta foru hauteskundeetarako, eta ez dute primariorik egingo zerrendaburuak aukeratzeko: Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaia izango da Cristina Gonzalez eta Gipuzkoako zerrendaburua Denis Itxaso. Bizkaian bi hautagai aurkeztu dira: Teresa Laespada foru diputatua eta PSEren zuzendaritzako kidea eta sektore kritikoko Juan Manuel Gonzalez —EAJrekin eginiko gobernu akordioen aurka dago—. Behar dituzten abalak lortzen badituzte, urriaren 21ean lehiatuko dira biak. Barne hauteskundeak egingo dituzte, halaber, Getxon eta Basaurin. Beste udalerrietan ez dute primariorik egingo. Alkategai gisa errepikatuko dute, besteak beste, Ernesto Gaskok Donostian, Alfonso Gilek Bilbon, Mikel Torresek Portugaleten, Miguel de los Toyosek Eibarren, eta Jose Antonio Santanok Irunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.