azpiegiturak

Bizkaibusek lotuko ditu Galdakao eta metroa

Autobus zerbitzuari buruz afera izan dute aste honetan Bilboko Metroak eta Aldundiak.

2011ko otsailaren 3a
17:42
Entzun
Amaitu da Bilboko Metroak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aste honetan Galdakaoko autobus zerbitzuari buruz izan duten afera, Bizkaibus hasiko delako Galdakao eta metroaren Basauriko Ariz geltokia lotzen. 2012ko martxoaren 1etik aurrera ekingo dio, eta hurrengo urteko abenduaren 31ra arte egongo da zerbitzu hori; handik aurrera metroak berak emango du.

Astelehen goizean Galdakaoko autobus zerbitzua inauguratu zuen Bilboko Metroak, baina bi ordura aldundiko teknikariek bertan behera uztera behartu zuten, zerbitzu berriak ez zuelako "indarrean dagoen araudia betetzen". Pilar Ardanza Garraio diputatuaren esanetan, aspaldi ohartarazi zieten arduradunei ustiaketaren esleitze prozesuaren legezkotasunari buruz dituzten zalantzez.

Aldiz, Iñaki Prego metroaren enpresako kontseilari ordezkariaren arabera, adjudikazio prozesu guztia legez egin zuten.

Asteartean Bilboko Metroak Bizkaiko Auzitegiari eskatu zion zerbitzua legezkoa den edo ez erabaki artean neurriak har zitzala eta autobusa martxan jartzeko baimena eman zezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.