Bizkaibuseko 64 autobusi gurpilak hustu dizkiete gaur Barakaldon (Bizkaia), Burtzeñan, beste bosti aurreko beirak hautsi dizkiete, eta horrek Ezkerraldea autobus zerbitzurik gabe utzi du 5:30etik 8:00ak artean. Bizkaibuseko eta Bilbobuseko langileek -TCSA konpainiakoak- lanuzte eta protestak ari dira egiten, eta jarraipena "erabatekoa" izan dela diote. Gaur lau orduz egon dira geldirik.
Beste bi autobus errepidean trabeska jarri dituzte Burtzeñako bidegurutzean, eta autobusek oztopo egiten dutela-eta beste bide batzuetatik bideratu behar izan dute trafikoa.
TCSAk sabotajeak salatu ditu, "oinarrizko zerbitzu baten kontrakoak direlako". "Gaurko egoeran" enpresak ez duela negoziatuko adierazi du, eta Ertzaintzari gertaerak ikertzen segitzeko eskatu dio.
Joan den hilaren hasieran hasi zituzten aldikako lanuzte eta protestak Bizkaibus eta Bilbobuseko gidariek, lan baldintza hobeak eskatzeko, "Gasteizkoen parekoak".
Ostiralean, larunbatean eta astelehenean egun osoko lanuztea egingo dute.
Lan protestak
Bizkaibuseko 71 autobusi sabotajeak egin dizkiete, eta Ezkerraldean ez da zerbitzurik izan
Lanuzte eguna dute gaur ere Bizkaibuseko eta Bilbosueko langileek. Lau orduz egongo dira geldirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu