bizkaibus

Bizkaibuseko akordio oinarria berretsi dute alde guztiek

Bizkaiko Foru Aldundiak, sindikatuak eta enpresek sinatu dute akordioa.

Bizkaibuseko autobus bat, greba egun batean. MONIKA DEL VALLE, ARP
2014ko azaroaren 4a
11:07
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaibuseko sindikatuek —ELA, LAB, CCOO, UGT eta LSB— joan den ostegunean sinatutako hitzarmena berretsi dute. Akordio horren bidez, sindikatuek bertan behera utzi zuten mugagabeko greba; horrek, ordea, langileen oniritzia behar zuen, eta hala izan du. Sindikatuek egindako hainbat batzarretan proposamena babestu dute beharginek.

Eguerdian sinatu dute akordioa, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan. Idatzian ageri denez, Bizkaiko Aldundiari dagokio Bizkaibuseko lineen diseinua eta garraio politika, eta hark lanpostuei eusteko konpromisoa hartu du agirian.

Zerbitzua hobetzeko asmoz, bilerak egingo dituzte bi aldeek azaroaren 7tik aurrera. Egun horretan, sindikatuek haien proposamenak egingo dituzte, eta hilaren 28an diputazioaren txanda izango da.

Akordioa sinatu aurretik, zerbitzua kudeatuko duten enpresek ituna izenpetu dute sindikatuekin; horretan, lantaldearen subrogatzea euren gain hartzeko eta aldi baterako langileak kontratatzean antzinatasuna kontuan hartzeko konpromisoa hartu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.