Bizkaiko Abokatuen Elkargoak bertan behera utzi ditu doako justiziari buruzko dekretuaren aurka hasitako protestak. Eusko Jaurlaritzaren erantzuna jaso dute, esanez tramiteak gutxitu eta euren zerbitzuen ordainketa bermatuko duela.
Nazario de Oleaga ordezkariak gaur jakinarazi du orientabide juridikoko zerbitzua eskaintzen hasi direla berriro, 13:00etatik aurrera.
Guardiako abokatuak eta ofiziozko abokatuak izendatzeari utzi zioten, eta Jaurlaritzaren erantzunaren ondoren, berriro ekin diote. Salbuespen bakarra egin zuten protesta gisara: Genero Indarkeriaren Biktimen Arreta Zerbitzuak guardiako abokatuak izaten jarraitu zuen.