Bizkaiko Batzar Nagusien osoko bilkurak PPk eta PSOEk sinatutako alderdien legea bertan behera uzteko eskatu zuten atzo. Arauz besteko proposamena EB-IUko Jose Ferrerak aurkeztu zuen. EAJk, EAk eta EB-IUk alde bozkatu zuten, eta PPk eta PSE-EEk aurka.
Ferrera, proposamenaren aurkezpena egin zuenean, itxaropentsu agertu zen Espainiako Gobernuan egon den aldaketarekin, eta PPko gobernuak eragindako eskubide murrizketak PSOEk amaitzea espero duela adierazi zuen, «beren aukera politikoaren alde bozkatu ezin duten milaka herritarrek aukera hori izan dezaten».Bizkaiko Batzar Nagusiek, bestalde, indarkeriaren biktima guztiei elkartasuna helarazi zien, eta bereziki, martxoaren 11n Madrilen izandako biktimak izan zituzten gogoan atzoko osoko bilkuran.
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
Bizkaiko Batzar Nagusiak, Alderdien Legearen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu