Bizkaiko Diputazioak Txarriduna elkartea zigortu du hiru txerrikume zozkatzeagatik

Elkarteak 5.000 euroko isuna ordaindu beharko du, Animalien Babeserako Legea ez betetzea egotzita.

2015eko maiatzaren 14a
10:22
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiak 5.000 euroko isuna ezarri dio Txarriduna elkarteari. Hain justu, Animalien Babeserako Euskal Legea ez betetzea leporatzen dio elkarteari. Animalien eskubideen defentsan  diharduen abokatuen bulego batek jakinarazi duenez, iazko urtarrilean hiru txerrikume zozkatzeagatik zigortu dute Txarriduna.

Bilboko kafetegi batean, errifa bidez hiru txerritxo zozkatu zituen elkarteak. Hilabete besterik ez zuten animalia horiek eta Ledesma kalean ibilarazi zituzten, argazkiak ateratzen zizkieten bitartean. Diputazioaren arabera, ikuskizun publiko horrek ez zuen baimenik. Are gehiago ezin zuen baimenik izan, aldundiak dioenez: "Animalien Babeserako Legearen aurka doa".

Animalien eskubideen defentsan lan egiten duen gobernuz kanpoko erakunde batek jarri zuen salaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.