Euskara

Bizkaiko Diputazioaren lan hizkuntza nagusia euskara izatea baztertu dute EAJk, PPk eta PSE-EEk

Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztutako arauz besteko proposamen bat atzera bota dute EAJk, PPk eta PSE-EEk. Euskara Bizkaiko Foru Aldundiaren lan hizkuntza nagusia izatea eskatzen zuen koalizio abertzaleak.  

Berria.info
2013ko apirilaren 11
18:41
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzuburuei eta idazkari teknikoei euskararen ezagutza eskatzea eta goi mailako funtzionarioen arteko laneko bilerak euskaraz egitea. Bi eskari horiek eraman ditu Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura Batzordera. EAJk, PPk eta PSE-EEk Bilduren proposamenaren aurka bozkatu dute. Gogor jo du Bilduk EAJren aurka kontra bozkatu duelako, eta euskararen aldeko "konpromiso falta" leporatu dio. 

Agintaldi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du euskara izatea bere laneko hizkuntza nagusia, eta norabide horretan antzeko urratsa egitea nahi zuen Bilduk Bizkaian ere.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.