Arrantza

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek atzeratu egin dute antxoa kanpaina esperimentalaren hasiera

Frantziarekin egin beharreko zenbait tramite atzeratu egin dira, eta horiek konpontzeko zain daude. Gipuzkoako hamaika ontzi eta Bizkaiko hiruk atera behar zuten gaur arrantzaldi esperimentalaren lehen epean.

2007ko apirilaren 25a
18:14
Entzun
Jaime Tejedor Gipuzkoako Kofradien presidenteak jakinarazi duenez, gaur antxoa kanpaina esperimentalean parte hartzera abiatu behar zuten Gipuzkoako hamaika ontzi eta Bizkaiko hirurak kaiak geratu dira. Hots, atzeratu egin dute arrantzaldi horren hasiera. Tejedorrek agertu du Frantziarekin egin beharreko zenbait "koordinazio tramite" atzeratu egin direla, eta horiek konpontzeko zain daudela abiatzeko. "Ahalik eta lasterren aterako direla uste dugu. Bitartean guztiok zain gaude", esan du. Maiatzaren 23 bitarteko kanpaina epean parte hartuko dute ontzi horiek, eta zientzilariak doazen ontzi bat ibiliko da haiekin.

Lapurdiko arrantzaleak, berriz, herenegun abiatu ziren antxoaren kanpaina esperimentalean. Lehen bi egunetan antxoa gutxi harrapatu dutela agertu zuten atzo, eta bildutako guztia berriro itsasora itzuli zutela. Aldiz, Breainiako lau ontzik bederatzi tona antxoa eraman zituzten herenegun Arroxelako (Frantzia) portura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.