BIZKAIKO ETA NAFARROAKO 'HITZA'-K
Asteartean Araban egin bezala, atzo aurkeztu zituzten Nafarroako Hitza eta Bizkaiko Hitza. Iruñean 1991tik 2002ko azarora arte kaleratu zuten Nafarkaria aldizkaria gogoratu zuten, eta Nafarroako Hitza-k euskarazko gehigarri haren hutsunea bete eta haren lekukoa hartuko duela nabarmendu zuten. Alderdi abertzaleetako eta Nafarroako euskalgintzako ordezkariak elkartu ziren. Bilbon ere euskaltzale ugari elkartu ziren, Bizkaiko Hitza-ri ongietorria emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu