Bizkaiko gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Atxilotuak aurrez egindako delituak ditu.

Eraso matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. GOTZON ARANBURU / FOKU
Eraso matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. GOTZON ARANBURU / FOKU
nerea intxausti
2024ko apirilaren 15a
12:00
Entzun

Basauriko (Bizkaia) gizon bat atxilotu dute Errioxan (Espainia), 28 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Ikertuak 43 urte ditu, eta aurrez egindako delituak ditu.

Gizonari leporatzen dioten erasoa Albelda de Iregua herrian (Espainia) gertatu zen, martxoaren 8an. Erasoa jasandakoak ziurtatu du bere maskota paseatzen ari zela eta gizonak bultzatu eta mehatxatu egin zuela, eta gizona bere tamainaz baliatu zela horretarako. Emakumea shock egoeran eta beldurrez zegoen. Zelai bateko estalpe txiki batera eraman zuela kontatu dio Guardia Zibilari, eta fisikoki eta sexualki eraso egin ziola. Emakumea Logroñoko (Espainia) San Pedro ospitalera eraman behar izan zuten. 

Gizonak alde egin zuen, eta Arabako herriren batean ezkutatu zen. Errioxako Guardia Zibilak ikertu du kasua, eta pasa den asteartean atxilotu zuten gizona. Epaileak espetxeratzeko agindua eman du. 

Gasteizen ere beste gizon bat atxilotu du udaltzaingoak bere bikotekidea kalean iraintzeagatik eta hari eraso egiteagatik. Larunbateko arratsaldeko seiak aldera Gasteizko Santiago kalera deitu zituzten poliziak: 50 urteko gizona emakumea iraintzen eta hari eraso egiten ari zen. Ikerketa abiatu zuten, eta, lekukoekin hitz egin ondoren, gizona atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita. 

Eraso homofoboa Iruñean

Sexu askatasunaren aurkako beste eraso bat izan da asteburuan. Iruñeko Udaltzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu du: gorroto delitua egotzi diote beste pertsona bati irain eta humiliazio homofoboak egiteagatik. Poliziak jakinarazi du igande goizaldean gertatu zela erasoa, Iruñeko Juan de Labrit kalean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.