Bizkaiko hainbat herritan kexu dira bizilagun berriak heldu direlako

Zugaztieta, Basauri, Gueñes eta Abanton elkarte bat sortu dute, etxe aldaketen ondorioz iritsitako auzoen harira

Erredakzioa
2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Sestaoko (Bizkaia) hainbat familia inguruko lau udalerrietara aldatzeak ezinegona sortu du herritarren artean. Egoerari aurre egiteko eta «kaltetuei» laguntzeko, elkarte berri bat osatuko dute Bizkaiko hainbat herri eta auzotan: Zugaztieta (Trapagaran), Basauri, Gueñes eta Abanto.

Zugaztietako bizilagunen buru Iñaki Zamarripak adierazi duenez, auzoen kezka handia da: «Duela bi urtetik gorabeherak ditugu etxez aldatutako familia batekin, eta orain Bizkaiko beste lau herrik bat egin dute gure egonezarekin». Haren esanetan, jasaten dituzten «erasoei» aurre egiteko sortuko dute elkartea, eta beronen helburua «kaltetutako» bizilagunei babesa, indarra eta ahotsa ematea izango da.

Kexak, Legebiltzarrera

Taldearen sorrerak bat egin du duela egun batzuk Zugaztietako bizilagunek egindako agerraldiarekin. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean beren egoera salatu zuten, eta bertan «arrazista eta xenofobotzat» hartu zituztela dio Zamarripak. Mezua ulertu ez zutelakoan, Patxi Lopez lehendakariarekin elkarrizketatzeko eskaera egiteko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.