Bizkaiko hiru mendizale erreskatatu dituzte Palentzian

Horietako batek orkatilan hartu du min.

Curavacas mendia. Artxiboko irudia. BRAGIMO/ EFE
unai etxenausia
2021eko abuztuaren 9a
13:31
Entzun

Guardia Zibilak 55 urteko mendizale bat erreskatatu du helikopteroz asteburu honetan, Pico Curavacasera (Palentina Mendian) igotzean orkatila batean lesioak izan zituelako; haren bi lagunak ere erreskatatu dituzte, 55 eta 58 urteko bi mendizale, guztiak Bizkaikoak.

Antza denez, hiru mendizaleak desnibel handiko gune batean zeuden Curavacasen, eta haietako batek orkatila batean hartu zuen min. Horregatik, laguntza eskatu zioten Gaztela eta Leongo 112 Larrialdi Zerbitzuari. Guardia Zibilak ohar baten bidez jakitera eman duenez, helikoptero batek eta mendiko espezialistek osatutako erreskate operazio bat martxan jarri zuten.

Lehenengo, orkatilan min hartu duen gizona erreskatatu dute, eta, ostean, harekin zihoazen bi lagunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.